XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AHUSKI

Aide houn, phausu gozo, bestetan ez bezalako hour argi, arhin, eta barne chahazale, Ahuski-k horik oro badutu.

Aspaldi hountan aiphaturik, geroago-ta aiphatzen-ago die, merechi beitu haatik aipha eta laida dezen.

Houn da jakin dezen hourtazalek non diren haiek behar bezalako chokhoak: ez herosti den gutienik ere, bai aldiz bardin gozo, ago ez badira.

Dugun berriz chokho haietarik bat dela Ahuski.

Joan-jinak du nor edo nor lotsatzen; ala Maule-rik ala Donajoane-rik, ala Atharretze-rik Ahuski-ra bada bide, Ahuski bortian da, ez bortu zolan, bena hantche, bortu goran!.

Ez da zeren lotsarik ukhen; bidia, zombait nahi den luze, goustian egiten da kharrouchaz eta mandoz.

Maule-rik abiazalek izkiriba dezela Inchauspe Altzurukun dagoenari.

Ez dira segur dolutuko.

Ikhous eta sinhets, hori bedere egin beze.